Mila Bilduma
Mila Bilduma

Duela 15 bat urte Txorimaloarena ipuina idatzi zuen Lukene Igartuak, eta Haitzeko Zuloarena ipuiaren hasiera bat. Tarteka ipuietaz gogoratzen zen eta zerbait egin behar zuela pentsatzen zuen.
2024an, urtearen hasieran Izar Mendiola alabari ilustrazioak egitea proposatu zizkion eta hor hasi zen abentura hau. Bi ipuinak plazaratzearen ideiarekin, proiektuarekin hasi ziren.
​
Lukene testuetaz arduratu da eta Izarrek maketazio eta ilustrazio lanak egin ditu.
Mila bildumaren arrazoia Mila Igartua da. Iaz hil zen Lukeneren ahizpa eta Izarren izeba, eta oso presente egon da proiektu honen aro guztietan. Bera izan zen irakurzale izatera bultzatu eta artea maitatzen lagundu zituena, hainbat bidai eta museotara egindako bisitetan. Horregatik bilduma hau Milarentzako omenaldi bat ere bada.Ipuinaren azken orrian agertzen da bilduma jasota eta bertan Milak sinatzeko erabiltzen zuen zigilua da Mila bildumaren logoa.
